XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Drogazaletasuna mundu guztira zabaltzen joan zan arabera, emen eta an, drogak jota zeudenei laguntzeko erakunde berriak agertzen asi ziran.

Zerbait beranduxeago, baiña iñork uste baiño indar aundiagoerekin, gure artera ere zabaldu zan droga artzeko oitura ta berealaxe, Gipuzkoa, biztazleen arabera, jakiña, Europa'ko erririk kutsatuena bezela agertu zan.

Ainbat gazte bere onetik aterata eta, uste zanez, irtenbiderik ez zuan zuloan sartuta ikusteak Donostia'ko Eliz-Barrutia zerbait egitera bultzatu zuan.

Ala, Setien Gotzaiak, Italia'n Ipar-Ameriketako erakundeen antzeko zerbait ba-zegoala ta, Centro italiano de Solidarietà'ko zuzendaria Donostia'ra ekarri arazi ta Bilbao, Donosti, Gasteiz eta Iruña'ko ordezkarien aurrean, berak zeramaten Progetto uomo'ren berri eman zuan.

"IZAN" erakundearen sorrera

1984'ko dagonillaren 28'an, Eliz-Barrutietako Karitas'ek IZAN ERAKUNDEA edo Izan Fundazioa sortu zuan eta bere elburu nagusia, gure gizarteko sail baztertuenen alde zenbait zerbitzu eta ekintza antolatu edo diruz ornitzea, ezikera orokor baten goraberei eraginez.

IZAN erakundeak, drogazaleei erantzun xume baiña eraginkorra eskeiñi nai du, aurrea artzeko etengabeko lanari eragiñez eta drogazaleak berrezitzeko eta gizartean berrezartzeko egitarau bat martxan jarriz, beren sendikoekin estu-estu lan egiñaz.

Lan eraginkor bat egiteko asmoz, IZAN erakundea, beste erri-erakunde edo pribatuekin bat egiteko irikia dago.

Erakunde onek eskuartean darabilzkin ekintza guztiei, GIZAKIA ELBURU izena eman dio ta bere oiñarri nagusiak auek dira:

Drogazaleen duintasuna (dignidadea) berreskuratu, beren sikoloji oreka berrituz.

Drogazalea sendian eta gizartean berrezartzen saiatu.

Etxekoak prestatu eta barnean sartu, drogazalea bereoneratzen laguntzeko.

Droga-arazoan gizartea kontzientziatu eta aurrea artzeko lan zabal bat egin, Euzkadi barruko eta kanpoko beste esperientziekin arremanetan egongo den Kultur Saillaren bidez.

Dirua irabaztea ez da bere elburua.

Egiten dituan lan danak duan egiten ditu.

Ez da eliz-talde bat.

Iñungo alderdi politikoari lotu gabea da.

Drogazale ta beren sendietara irikia dago.